Jolas motak  218 produktu daude.

Haurtzaroa Marco Polo baten gisara bizitzeko garaia da, hau da, lur berrien bila abiatzeko tenorea, bizipen txundigarri eta pentsaezinen atzetik, jarrera eta jolasen bila, estropezu eta aurkikuntzen bila, bai eta gauza miragarriz beteriko abenturen bila ere.

Haren urratsei eta ahotsari jarraituko gatzaizkie.

Haurtzaroa Marco Polo baten gisara bizitzeko garaia da, hau da, lur berrien bila abiatzeko tenorea, bizipen txundigarri eta pentsaezinen atzetik, jarrera eta jolasen bila, estropezu eta aurkikuntzen bila, bai eta gauza miragarriz beteriko abenturen bila ere.

Haren urratsei eta ahotsari jarraituko gatzaizkie.

Gehiago

Azpikategoria

Musika
Poron poron pon pon! Primeran ibiltzen naiz danbor hau jotzen! Esku bat, bestea… Egia esan, ez du ateratzen nire auzokidearen pianoak bezain soinu polita… baina atsegin dut oso!... Haren etxera noanean, hiru aldiz jotzen uzten dit…kontu handiz… eskuak garbiak baditut …do! …mi! …sooool!
Puzzleak
Tira, hau gozamena! Begira pieza ttiki-ttiki hauek, kartoizko tximeletak dirudite, ezta? Ba nik pieza horien bidez margolan handiak egiten ditut, ederrak, pausoz pauso, polliki-polliki. Egunen batean, gure amak bezala eginen ditut nik ere 2 mila piezako margolanak edo 5 milakoak. Hitza ematen dizuet: horixe egingo dut, zertxobait erotzen banaiz ere.
Letrak eta zenbakiak
Txikia nintzenean, pentsatzen nuen ehunka, milaka, milioika letra zeudela… Irakurtzen ez nekienez, letrak ikusi, eta denak ezberdinak iruditzen zitzaizkidan: borobilak, puntadunak, hankak hemen, hankak han. Orain, handia naizenez, ikusten dut gutxi direla, eta ia denak ikasi ditut, baita w ere, edo internetekoa, eta wind surfekoa ere bai.
Esperimentazioa
Argia ikusten dut, baina… nola egiten da? Eta txitxare ttikiak ikusten ditut, baina ikusi nahiko nuke zenbat hankatxo dituzten, zenbat pisatzen duten, zer jaten duten, nola lo egiten duten... Gauza gehiago: landareak nola elikatzen diren, hodeiak nondik datozen, eta zuhaitzak nola hazten diren, eta ortzia nolakoa den, eta zenbat izar diren, eta kometak eta nebulosak nolakoak diren, eta Hartz Handia non dagoen, eta gure autoko GPSak nola funtzionatzen duen.
Norberak zuzentzeko...

Kopetaraino nago besteek niri esateaz zergatik ebatzi nuen gaizki edo ongi matematikako problema bat, zergatik nahasi nuen eskuina ezkerrarekin, zergatik nahastu nuen Erroma Santiagorekin… Nazkatua nago!!! Orain, ordea, nik neronek ikusten dut asmatu edo kale egin ote nuen matematika edo lateralitate arloko problema hartan, edo arreta edo geografia arloko kontu hartan... Gainera, jolas hau egokia da niretzat, eta ni handia naiz, eta nire anaia-arrebentzat ere bai, eta haiek 5 eta 8 urte baizik ez dute, eta gaixoek oraindik gutxi dakite bizitzaz.

Mugimendua
Ederki nabil, nire oinen gainean, nik nahi dudan tokira joateko; batzuetan aitatxoren galtzei helduta, edota narrasean sugetxo ttikien antzera, eta ederki iristen naiz lehenago ezinezkoak ziren gauzetaraino. Den-dena dut gustuko, dena ukitu nahi dut, txoko guztiak niretzat dira, eta niretzako daude kristalezko gauza dirdiratsu horiek eta, erortzean, mila puxka ttikitan hausten dira. Jo, bai pollita. Tiraderak asko gustatzen zaizkit, izugarri, baina amatxok ez dit kanpora ateratzen uzten barruan dauzkaten gauza eder guztiak; amatxo ez dagoenean aprobetxatuko dut...
Eraikuntza
A, eskuak, nire eskuak hatzez beterik, zoragarria da! Jada dorre handixkoak egin ditzaket, puska txikiak elkartuz eta, hara, dena zurez egina dagoen mila koloreko gaztelu sendo bat ere suntsitu dezaket zarata handiarekin, erregea eta soldaduak barruan daudela ihes egin ezinik…
Motrizitate fina
Handixeagoa naiz, nire hatzak jada argi eta erneak dira, eta bakoitzak bere bizia du; arinagoak dira, indartsuagoak… Baina begiratu zeinen delikatuak diren, eta zeinen indartsuak, nik halaxe nahi dudanean, eta zeinen ferekatzaileak, gogoa badut, eta zer filigrana atera daitezkeen haietatik, gogoak ematen badit…
Eskulanak
Ba, aizu, entzun, orain artista izan nahi dut! Ikusiko duzue zer-nolako gauza ederrak ateratzen diren nire eskuetatik, kolorez beteriko gauza artistikoak, forma fantastikoak dituztenak. Pertsona buru azkar eta erne batek asmatutako gauzak dira, ni jolasean aritzeko; gozamen ederra da. Hori zortea nirea!
Talde jolasak
Bai zoragarria lagunekin egin dudan jolasa! Haiek oihuak, haiek ibilerak, haiek bultzakadak, haiek tranpak, haiek irriak. Eta zenbat maite dugun elkar!!
Imitazioa
Hau ederra da benetan! Suhiltzaileekin korrika egin nahiko nuke, tximistak bezala joateko; eta aitatxorekin janaria prestatu, postre goxo-goxoak egiteko; eta ebolak jotako gaixoak zaindu eta haien bizi salbatu. Eta irakasle izan nahiko nuke haur asko dituen ikastetxe batean, eta jostailu-denda batean lan egin, eta amatxo ere izan nahiko nuke, amatxok bezala gure anaiatxoa zaintzeko, eta… eta…
Bakarkako jolasak
Orain serio jarriko naiz...; bakarka jolastu nahi dut, isilean, eta arreta handiz, eta inork ere ez ditzala mugitu ez nire fitxak, ez nire taula, ez nire kutxa. Handia naiz, asko pentsatzen dut, eta ez dut zuk niri arreta galaraztea nahi…
orrialdeko
0 Review(s)

Arbela bolatxoekin eta boligrafo magnetikoarekin

Stockean
€23.50
0 Review(s)

Waldorf Ortzadarra 6 pieza

Ez dago stockean
€24.95
0 Review(s)

Zur naturaleko ume-txintxarri boladuna

Stockean
€15.80
0 Review(s)

Kalkulu-jokoa familiartean

Ez dago stockean
€16.75
0 Review(s)

Koloretako pieza biribilez osaturiko puzzlea

Ez dago stockean
€17.75
0 Review(s)

Eraikuntza banbuzko hagaxkekin

Stockean
€29.99
0 Review(s)

Eraikuntza banbuzko hagaxkekin

Ez dago stockean
€34.99
0 Review(s)

Logika puzzlea

Ez dago stockean
€16.50
0 Review(s)

Txikituz doan zurezko jolas pilagarria

Ez dago stockean
€15.80
0 Review(s)

Zurezko formen mihiztadura

Ez dago stockean
€23.55
0 Review(s)

Trebezia-jolasa hagaxkekin

Ez dago stockean
€19.70
0 Review(s)

Punteria uztaiekin

Ez dago stockean
€18.75
0 Review(s)

Animalia-isatsak atxikitzeko

Stockean
€25.55
0 Review(s)

Eraman txoriak orekan zure buru gainean

Stockean
€23.50
0 Review(s)

Oihalezko txaleko belkrodunak eta pilotekin

Stockean
€23.55
0 Review(s)

Zurezko panpina-etxea, familia eta altzariak 47x25x44

Ez dago stockean
€79.99
0 Review(s)

Lehen adinerako ibil-tresna

Stockean
€55.00
0 Review(s)

Quilling jokoa

Ez dago stockean
€23.90
Showing 1 - 18 of 218 items